Trikuarri Ingurugiro Zentroa zabalik

Iñigo IMAZ 2014ko maiatzaren 1a

Utzitako argazkia

Aste Santuarekin batera Trikuarri Ingurugiro Hezkun­tzako Zentroak ikasturte berriari ekin dio. Bere xedea gazte jendearen formakuntza eta sensibilizazioa izanik, eskolekin hitzarmenak sinatu ditu hegazti harrapakari zein ugaztunen bizimodua ezagutzera emateko asmoz eta ingu­rumen-arloko sen­tsibilizazio kanpainaren baitan. Zentroaren arduraduna Kolikili da eta aurten animalia berri bat gehitu zaio zentroari, Sevillako zootik ekarritako hilabete gutxiko hiena bat. Hain­bat hegazti eta ugaztun ere badituzte. Euririk ezean, egunero irekiko dute zentroa, 10:30etik 18:30era. 16:30ean animaliei jaten ematen zaie eta hegaz­tiek airean harrapa­tzen dute elikagaia. Hori aprobetxatuz, Trikuarriko kideek hegaztiei buruzko azalpenak ematen dituzte. Sarrera doakoa da, baina borondatea eskertzen dute, ekimenarekin segitu ahal izateko. Taldeentza­ko bisita gidatuak egiten dituzte (Tel.: 617298402).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun