Lau errekurtso jartzea onartu du Udalak

Iñigo IMAZ 2014ko maiatzaren 1a

Karriketako garbitzaile berria ere kontratatu du

Udalak ez ohiko ba­tzarra egin zuen apirilaren 9an. Nafarroako Administrazio Auzitegiak atzera bota dituen hain­bat erabaki direla eta, Udalak errekurtsoak jartzea erabaki du.
 
Santiago Villares alkateak jakinarazi zuenez, Udala behartuta dago gehiengoa osa­tzen duen Azkar taldearen babesarekin onarturiko erabakien defen­tsan epaitegietara jo­tzera. Oposizioko Urtxu­mekoen iritziz, udal erabaki okerrei esker onurak eskuratu dituzten pertsonei dagokie errekurtsoa jartzea, herriaren diruak xahutu gabe. 
 
Urtxumek Nafarroako Administrazio Auzitegian Udal Gobernuaren erabaki baten kontra irabazi duen helegitearen berri galdetu zuen. Auzitegiaren arabera, herriko argindarraren komerzializazioari buruzko txostena egin zuen enpresak ez zuen lan egokia egin eta, hortaz, Udalari 145.000 euro itzuli beharko dizkio. Alkateak dokumentua aztertu ondoren eran­tzunen du.
 
Dantxarineako bentetan tabakoa erostera etortzen diren frantzia­rrek etxe­ko bidean pairatzen duten jazarpena dela eta, Alkateak Schen­gen-eko tratatua betetzen ez dela eta, PP-ko eurodiputatu batekin bildu zela aipatu zuen.
 
GARBITZAILE BERRIA
Kaleak garbi mantentzeko langilea kontratatu du Udalak. Hain­bat herritar kexu ziren zakarrontziak zaborrez gainezka ikusita. Hautaketa prozesuaren ondorioz, herriko gazte bat da garbitzaile berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun