Eguraldia lagun, giro politean gan zen “Titiriteroen Topaketa”. Aipatzekoa da ekitaldi hauek sekulako meritua dutela, jendearen borondate onari esker aitzina ateratzen baitira: titiriteroak doan etortzen dira, etxe partikular batzuk lo egiteko tokia ematen dute, jatera emateko sukaldari eta pintxe bolondresak aritzen dira, talde bakoitzaz ere bolondres bat arduratzen da. Horretaz gain, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete ondoko hauei: Arleun elkartea, Akelarre Elkartea, Herriko Etxea, Museoa, Marixan ostatua, Irietxea landetxea, Azketa jatetxea eta Urdazubiko Gauiñara elkarteari.