Euskal Herria eta Biarnoko turismo arloko topaketa egin dute Urdazubin

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 8a

Turismo arloko profesionalak harrituta gelditu ziren Urdazubik eskaintzen ahal duen guztiarekin. Utzitako argazkia

Apirilaren 3an egindako topaketan mugaz bi aldeko 50 profesional bildu ziren

Euskal Herria eta Biarnoko turismo arloko profesionalen topaketa egin zen apirilaren 3an Urdazubin. Muga bi aldetako 50 bat profesional bildu ziren. Izan ere, Turismo Bulegoen harremanak estutzea eta bezeroei ematen ahal zaien informazioa gero eta hobe eta zehatzagoa izatea ziren topaketaren helburuak.

Euskal Herria eta Biarnoko turismo arloko profesionalen topaketa egin zen apirilaren 3an Urdazubin. Muga bi aldetako 50 bat profesional bildu ziren. Izan ere, Turismo Bulegoen harremanak estutzea eta bezeroei ematen ahal zaien informazioa gero eta hobe eta zehatzagoa izatea ziren topaketaren helburuak.

Bi lurraldeetako mugetan turismo haundia dagoela kontutan hartuta elkartasun honek ondorio positiboak ekarriko dituela pentsatzen dute.

Santiago Villares Urdazubiko alkateak eman zion hasiera ekitaldiari eta bertan zegoen jendearen aurkezpenaren ondoren hasi ziren hitzaldiak. Hélène Barthez (Udotsi 64ko lehendakaria), Mari Carmen Oña (Nafarroako Gobernuko Marketing eta Produktu Turistikoen Garapenerako Zerbitzukoa), Armelle Cazal (Comité Departamental de Tourisme), Ainhoa Agirre (Zugarramurdiko Sorginen Museoa eta Lezeen zuzendaria), Isabelle Fleury (Larrungo Trenaren zuzendaria), Battit Laborde Sarako auzapeza eta Santiago Villares Urdazubiko alkatea bera aritu ziren solasean.

Aurkezpenaren ondoren, Errota eta Monastegiko museoa, klaustroa eta arte erakusketa ikusteko aukera izan zuten. Bazkaldu ondoren lezeak eta Dantxarineako dendak ikusteko denbora ere izan zuten denek.

Frantzialdeko profesionalak oso pozik geratu ziren eta harriturik Urdazubik bisitariei eskaini ahal dion guztiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun