Titiriteroen Topaketa eginen da aste hondarrean Zugarramurdin

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 2a

Karrikan ere ikuskizunak izanen dira. Artxiboko argazkia

Euskal Herri osoko sei talde ariko dira larunbat eta igandean

Hementxe dugu bertze behin Eskual Titiriteroen topaketa. Apirilaren lehenbiziko aste hondarrean ospatuko da Zugarramurdin. 1996an antolatu zen lehen aldiz Eskual Titiriteroen Topaketa, Kukubiltxo taldean lan egina zuen Mikel Diezen omenez. Bi urteren buruan hil zen Estefa Errorekin batera Euskal Herriko lehen txotxongilo antzoki egonkorra antolatu zuten Zugarramurdin. Herriko bertze bi lagunekin batera Sorginak antzezlana eskaini zuten lau urtez.

Egitaraua

Aurtengo Eskual Titiriteroen Topaketari dagokionez, hauxe da prrograma:

Larunbata, apirilak 5

• 11:00etan Erre ke Erre taldearen eskutik haurrentzako tailerra, Museoko seilaruan.

• 13:00etan Goloka taldearen Piratak ikuskizuna karrikan.

• 17:30ean Colectivo Humoren Cuentos de la buena sombra, Museoaren auditorioan.

• 19:00etan El Tenderete taldearen Basoko ipuin ttipiak, eskolako plazan.

Arratsaldean txalapartari eta albokarien animazioa.

Igandea, apirilak 6

• 12:00etan Toni la Sal-en Teleipuinak eskolako plazan (euria eginez gero frontoian).

• 13:00etan Azika taldearen Barne iluna emankizuna, Sorginen Museoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun