Urdazubiko Nikolaurenea erretegiaren lehen urteurrena ospatzen eman-harraldi gastromusikala antolatu dute martxoaren 29an, 21:30etik aitzinera. Zehazki Pop-Folk-Blues emanaldia izanen duen afari kontzertua eskainiko dute.
26,50 euroan eskainiko duten menu goxoarekin batera, Petti, Morau ta Bernat, Pottoka ta Eskortz eta Mugaldeko bi ariko dira musika giroa jartzen.