Hiru bandera jarri behar izan dituzte Udaletxean

Margari eta Koro 2014ko martxoaren 20a

Inposatutako ikurren kontrako pankarta ematen zuten. Margari eta Koro

Inposatutako ikurren kontra kontzentrazioa egin zen otsailaren 23an plazan

Zugarramurdiko He­rriko-etxean ez dugu nihoiz banderarik zintzilika izan. Bestetan ka­rriketan apaingarri ematen diren banderinak, horietakoak bai izan ditugu. Eta Andre-Mari egunean udalak mezarat eramaten duen he­rriko bandera ere izan, badugu.  Baina Herriko-Etxean, zintzilika, sekula santan ez dugu banderarik ikusi… orain arte. Eta hala-jokoa!,  ez bat, eta ez bi ez aski izaki, eta hiru bandera jarri behar izan dituzte.

Herritarrek ez diogu kanorerik hartzen halako zintzilikariak paratu behar izateari. Baina lege trakets bat dela eta, udala hortara behartua izan da.

Hori dela eta, otsai­laren 23ko eguerdian, plazan, protesta-kon­tzentrazio bat egin zen, eta inposatutako iku­rren kontrako pankarta bat eman zen. Ez du deustarako balioko, baina bederen egiten ahal zen bakarra, egin zen.  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun