Gero eta arrakasta gehiago izaten ari du Lezeen egunak. Aurten martxoaren 9an ospatu zen, eta bertze lezeen artean, Xaretako hiruek ere parte hartu zuten.
Egun berezi honetarako eskaintza ere berezia izan zen: sarrerak prezio erdian, bisita gidatuak, zozketa bat (Urdazubiko “Irigoienea”n asteondar bat), eta bereziena, Berraberriko lezeak ikusten ahal izatea izan zen (leze hauek itxita daude, historiaurreko aztarna garrantzitsuak dituelako).
Eguraldia ere lagun izan genuenez, karrikak jendez-lepo egon ziren, eta Zugarramurdiko lezean 756 lagun sartu ziren (hoietako 225 museoan ere bai). Bisita gidatuetan berriz, 91 lagunek parte hartu zuten. Aipatzekoa da, etorritako gehiengo bat Gipuzkoarrak zirela.
Bertzalde, hainbertze kotxe goiti eta beheiti, argi gelditu zen gaur egun herrian dugun arazo bat: aparkalekuen eskasia.