Egitasmo berriak gauzatu nahi ditu Ugaranak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Emakumeak Ugaranak antolatutako Santa Lutzia afarian. Utzitako argazkia

Sagardotegian afaria eginen dute martxoaren 7an

Ugarana Emakume Elkarteak bere urteurre­na ospatu zuen 2013ko abenduaren 13an, ho­rretarako urtero egiten den Santa Lutziko afaria profitatuz. Lehenik zen­dutako emakume jostunen oroimenez meza ospatu zen Zugarramurdiko elizan, eta gero 26 emakume elkartu ziren afarian. Emakume jostunen bultzada g­a­rran­tzitsua izan zen elkartearen sorreran.
 
Aurten bultzada be­rria eman nahi diote elkarteari, horretarako barne organuen berri­tzea eta proiektu berriak jarri nahi dituzte martxan. Horrela ba, laster ekimen berriak jarriko dituzte abian. Hu­rrengoa martxoaren 7an izanen da (biharamunean Emakume Langilearen Eguna baita), Petritegi Sagardotegian eginen duten afaria, eta animatu nahi dituzte eskualdeko emakumeak.
 
Elkarteko bazkide egin, ekimenetan parte hartu edota informazio gehiago jaso nahi duenak Anaxtaxi Taberna eta Dendara jo behar du (Tel.: 948 599027 - info@casamonasterio.es).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun