Barnekiak zikloko azken saioa izanen da otsailaren 22an, larunbatean 19:00etan Museoko Antzokian. Bolet Còsmic, Kataluniatik ekarritako emankizun berezia izanen da, trikitixa, musika eta irudiak uztartzen dituena eta time-lapses musikatuak ekarriko dituena. Ikusi bideoa Emankizun honetan parte hartzen du Carles Belda zugarramurdiarrak ere.
Larunbatekoaren aitzinetik, Barnekiak zikloaren baitan, urtarrilaren 25ean Joseba Tapiak “Tximela kapitainaren izarrak” bere azken diskoa aurkeztu zuen eta otsailaren 8an Txori Mugariak emanaldia eskaini zuten Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak.