3.000 kilometro egin ditu 15 urtez Atxuria mendi taldeak

Margari eta Koro 2014ko otsailaren 7a

Atxuria mendi taldea Arranomendiko bidean, 2001 urtean. Margari eta Koro

Atxuria Mendi Taldea sortu zenez geroztik,  15 urte igaro dira eta egindako ibilbideetan, orotara, 3.000 kilometro osatu dituzte. Hau ospatzeko hiru ekitaldi pres­tatu dituzte otsaileko azkeneko aste hondarrean.
 
Larunbata eta igandean, museoan argazki erakusketa bat egonen da, urte guzti hauetan ateratako argazkiekin. 
 
Igandean, lau bat oreneko ibilaldi bat antolatu dute Alkerdi aldetik hasiz, eta errotaraino ganen dena, hau da, Zugarramurdiko eremu xelaienak kurrituko dira iparralde aldera daudenak. Ibilaldia museoan bukatuko da, argazki erakusketa ikusi ahal izateko.
 
Bazkari herrikoi bat ere eginen da “Azketa” jatetxean.  Izen-ematea jatetxean berean edo telefono huntara deituz: 675 520 339.
Igandeko ekitaldietara, eskualdeko mendizaleei etortzeko konbitea egin zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun