Gure herriko Beitiko karrika 71.000 lagunek kurritu zuten goiti eta beheiti gan den urtean, 2013 urteko turismo datuek adierazi dutenez, hauxe izan da lezeetan sartu zen pertsona kopurua. Horietatik, 24.000 lagunek lezea bisitatzeaz gain, museoan ere izan ziren.
Kontuan hartzeko moduko kopurua da, herri ttiki batentzat ohore haundia baita hainbertze lagunengan interesa piztea.
Horretaz gain, aipatzekoa da museoa herritarrentzat toki baliotsua dela, zenbait ekitaldi egiteko arras aproposa baita: antzerkiak, kantaldiak, hitzaldiak, pelikula emanaldiak, ikastaroak, erakusketak… hamaika gauza antolatu dira bertan ireki zenetik, duela sei urte eta erdi.