Nafarroako bertso eskoletako 9 eta 14 urte arteko hogeita hamar gaztetxok Graxiana aterpean eman zuten gan den urteko azken asteburua. Iruñeko Alde Zaharra, Errotxapea, Sakana, Igantzi, Lesaka eta Berako neska-mutikoek Sorginen Museoa eta lezeak bixitatu zituzten, tribiala marraztu, beraiek egindako bapateko saioa, afalondoan Saioa Alkaiza eta Oskar Estangarekin bertso-saioa, tribialean jokatu, frontoian kirol pixko bat egin eta etxera joan ziren.