Dinamismo pertsonaleko jardunaldietan parte hartu dute bederatzi lagunek

Margari eta Koro 2014ko urtarrilaren 23a

Jardunaldietan parte hartu zuten batzuk, Mirentxu Goienetxe zuzendariarekin. Margari eta Koro

Mirentxu Goienetxe amaiurtarrak zuzenduta

Abenduko lau egunez, Dinamismo per­tsonaleko jardunaldi batzutan parte hartzeko aukera izan zuten Zugarramurdiko eta Urdazubiko 9 lagunek.
 
Jardunaldia Miren­txu Goienetxe amaiurtarrak zuzendu zuen, eta parte harzaileek zioten interesgarria eta aberasgarria izan dela:  haien artean solas eginez eta dinamika eta joko diferenteetan arituz, a­rras baliagarriak suertatu omen zaizkie egun horiek. 
 
Bi herrietako udalek antolatua zuten Nafa­rroako Gobernuko dirulagun­tzarekin, eta arra­kasta ikusita, aurten berriz antolatzea eskatu behar omen dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun