Barnekiak Musika Zikloa abiatuko da urtarrilaren 25ean Zugarramurdin, Joseba Tapiaren azken diskoaren aurkezpenarekin. Bertze bi emanaldi ere iragarri dituzte otsailerako. Emanaldi guziak Sorginen Museoan izanen dira, arratsaldeko 7etan hasita eta sartzea 5 eurotan izanen da.
Aipatu bezala, urtarrilaren 25ean, larunbat honetan, Joseba Tapiaren “Tximela kapitainaren izarrak” azken diskoaren aurkezpena eginen da. Ikusi bideoa
Otsailaren 8an Txori Mugariak emanaldia eskainiko dute Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak. Ikusi bideoa
Otsailaren 22an Bolet Còsmic, Kataluniatik ekarritako emankizun berezi bat izanen da, trikitixa, musika eta irudiak uztartzen dituena eta time-lapses musikatuak ekarriko dituena. Emankizun honetan parte hartzen du Carles Belda zugarramurdiarrak ere. Ikusi bideoa
Gogoratu denak ilunabarreko 7etan Museoko Antzokian izanen direla eta sarrera 5 euro ordainduko dela.