Zumarramurdiko Sorginak Frantzian

TTIPI-TTAPA 2014ko urtarrilaren 9a

“Las brujas de Zugarramurdi” filma urta­rrilaren 8an estreinatu zen Frantzian, baina ai­tzinetik, abenduaren 19an aurkezpen ofiziala egin zen Parisko “Cinéma Majestic Passy”n.
 
Pelikula ikusteaz gain, mahai inguru bat izan zen, non Alex De la Igle­sia berak parte hartu zuen, eta , bertzeen artean, Zugarramurdin egindako errodajeari buruz  aritu zen hizketan.  
 
Denetara 300 konbidatu bildu ziren, horien artean Sorginen Museoko arduraduna. Bukaeran luntx bat eskaini zen, eta bertan gure herriari buruzko esku-paperak banatu zituzten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun