Orain arte izan dugun egun hotzenean (4 zero azpitik izan baikenuen) Zugarramurdin agertu zitzaigun Letoniako gizon bat. Ideia batekin heldu omen zen: Infernuko-errekan bainatzea.
Hori zela eta, kaloria batzuk hartu omen zituen, behar den bezala bazkalduz, arno botoil oso-oso bat harturik, eta kafe eta koñak kopa batekin. Eta argazkian ikusi dezakezuen bezala, hortxe dago poz-pozik errekako putzu haundienean sarturik.
Letonian hotz haundietara jarriak omen dira, eta sinesten dugu.