15 urte bete ditu Ugarana Emakume Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Ugarana elkarteko emakumeak, pilates ikastaroan. Utzitako argazkia

Gaur egun erabiltzen duten lokalaren ordezkoa eskuratu nahi dute

Urdazubiko Ugarana emakume taldeak lan polita egiten du. Duela 15 urte sortu zen eta momentu honetan 70 emakume bazkide ditu, hala ere, bazkide berriak egitera animatu nahi dute. Azken batzarra urrian ospatu zen eta urtero bezala, aurrekontua onartu berri dute.
 
Momentu honetan bi ikastaro ditu mar­txan (pilates eta zunba) eta bien artean 60 bat lagun biltzen ditu. Gauza da herritarretaz gain,  Ainhoa, Zugarramurdi, Sara eta Senpereko emakumeak ere anima­tzen direla, eta ikastaroendako tokia (Leorlasko eskolak) ttikia geldi­tzen ari dela, hainbat ema­kume ikastarotatik kanpo gelditu baitira.  Hori dela eta, alternatiba ezberdinak aztertzen ari dira.
 
Martxan direnetaz gain, bertze lau ikastaro eskeiniko dituzte laister: irriterapia, eskulanak, pintura, eta altzari­en errestaurazioa. Uga­ranak urtero antolatzen dituen bertze bi ekitaldi, Santa Luzia eguna  eta Emakumeen eguna dira. Lehenbizikoa abenduaren 14an ospatuko da: meza Zuga­rramurdin eta ondotik afaria. Bigarrena mar­txo­aren 8an Pe­tritegi sagarnotegira ganez.
 
Azkenik, aipatu Ugarana Elkarteko bazkide egin edota ekimenetan parte hartzeko, gutun, email edo telefonoz jartzen ahal dela harremanean:
 
Anaxtaxi Taberna-Denda
San Salvador Plaza, 2.
TLF: 948 59 90 27
info@casamonasterio.es
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun