Urdazubiko Ugarana emakume taldeak lan polita egiten du. Duela 15 urte sortu zen eta momentu honetan 70 emakume bazkide ditu, hala ere, bazkide berriak egitera animatu nahi dute. Azken batzarra urrian ospatu zen eta urtero bezala, aurrekontua onartu dute.
Momentu honetan bi ikastaro ditu martxan (pilates eta zunba) eta bien artean 60 bat lagun biltzen ditu. Gauza da herritarretaz gain, Ainhoa, Zugarramurdi, Sara eta Senpereko emakumeak ere animatzen direla, eta ikastaroendako tokia (Leorlasko eskolak) ttikia gelditzen ari dela, hainbat emakume ikastarotatik kanpo gelditu baitira. Hori dela eta, alternatiba ezberdinak aztertzen ari dira.
Martxan direnetaz gain, bertze lau ikastaro eskeiniko dituzte laister: irriterapia, eskulanak, pintura, eta altzarien errestaurazioa. Ugaranak urtero antolatzen dituen bertze bi ekitaldi, Santa Luzia eguna eta Emakumeen eguna dira. Lehenbizikoa abenduaren 14an, larunbatean ospatuko dute: meza Zugarramurdin eta ondotik afaria. Bigarrena martxoaren 8an Petritegi sagarnotegira ganez. Azkenik, aipatu Ugarana Elkarteko bazkide egin edota ekimenetan parte hartzeko, gutun, email edo telefonoz jartzen ahal dela harremanean:
Anaxtaxi Taberna-Denda
San Salvador Plaza, 2.
Tel: 948 59 90 27
info@casamonasterio.es