Pintxo bat doan eskaintzen ari dira aurten ere Merkatari eta Ostalari Elkarteko hamar establezimendutan

Margari eta Koro 2013ko azaroaren 28a

Gan den urtean bezala “Pintxo batera gonbidatzen zaitugu” kanpaina egiten ari dira, Dantxarineako Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatuta. Txomin Iribarren elkarteko presidenteak azpimarratu duenez, bi urtez egindako ekintza honek arrakasta izan du eta, ekimenaren asmoa Dantxarineako merkataritza berpiztea eta bezeroen fideltasuna saritzea da.
 
Iribarrenek azaldu duenez, ekimenean parte hartzen duten hamar establezimenduetako batera bertara­tzen diren guztiei pintxo bat opari­tzen zaie edaria eskatzean.
 
Kanpaina, azaroaren 13an hasi zen eta asteazken, ortzegun eta ortziral guztietan errepikatuko da abenduaren 13ra bitarte.
 
Josenea Gasolindegia, Landibar, Mikelen-Borda, Benta Agus, Benta Iriartea, Lapitxuri, Benta Paco, Benta Pantxo, Benta Patxi eta Benta Peio dira parte hartzen duten establezimentuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun