Zugamurdiarrak Munduan barrena

Margari eta Koro 2013ko azaroaren 28a

1990 urtean Nepalen ateratako argazkia. Argazkilaria bere burua trapu batekin tapatzen zuen hoietako bat omen zen. Utzitako argazkia

Herriko aunitzek bizimodua ostalaritza eta turismo aldera antolatua dutenez, gehienek bakantzak negu aldean hartzen dituzte. Horren seinale, heldu den urtarrila da, non zugamurdiar batzuk maletak egin eta bakantzetan joanen zaizkigun: ba­tzuk Bietnamera, ber­tzeak Uruguayra, edo Peru, edo Dominikar Errepublikara, eta baita Tailandiara ere.
Aipagarria da, duela 23 urte (gisa honetako bidai luzeak apenas egiten ziren garaian), Estefa, Juan Luis, Axun eta Mikelek hilabete eta erdi eman zutela Tailandia, Nepal eta India ezagutzen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun