Alex de la Iglesiaren filmak hegoaldetik datorren turismoa berpiztu du

Koro eta Margari 2013ko urriaren 31

“Lloba” izeneko grabaketan parte hartu du antzerki taldeak. Grabaketa gauez egin zen, Sarako santinazeko mendian, eta esperientzia polita izan omen zen. Margari eta Koro

‘Las brujas de Zugarramurdi’ pelikulako lekuengatik galdezka etortzen dira bisitari batzuk

Badirudi Alex de la Iglesiaren “Las brujas de Zugarramurdi” pelikulak herriko turismoari bultzada eman diola. 

Sasoin huntan, batez ere iparralde aldekoak izaten ditugu bisitariak, baina aurten sumatzen ari da hegoaldetik ere jende gehiago hurbiltzen ari dela. 

Agerikoa da horietako batzuk pelikula ikusi ondotik etorri direla: batzuk “Bar Maritxu”z galdetu zuten (Sartza­rrean grabatutako eszena); bertze batzuk Zugarramurdi toki imaginario bat zela uste omen zuten, eta hara non eta pelikulatik jakin zuten egiazko herri bat dela; badaude ere pelikula ikusi eta biharamunean berean etorri direnak…

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun