Hilabete honetan, gan den urtean bezala “Pintxo batera gonbidatzen zaitugu” kanpaina aurkeztu da, Dantxarineako Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatuta.
Txomin Iribarren elkarteko presidenteak azpimarratu du bi urtez egindako ekintza honek arrakasta izan duela eta, ekimenaren asmoa Dantxarineako merkataritza berpiztea eta bezeroen fideltasuna saritzea dela.
Iribarrenek azaldu duenez, ekimenean parte hartzen duten hamar establezimenduetako batera bertaratzen diren guztiei pintxo bat oparituko zaie edaria eskatzean.
Kanpaina, azaroaren 13an (asteazkena), hasi da, eta asteazken, ortzegun eta ortziral guztietan errepikatuko da abenduaren 13ra bitarte.
Josenea Gasolindegia, Landibar, Mikelen-Borda, Benta Agus, Benta Iriartea, Lapitxuri, Benta Paco, Benta Pantxo, Benta Patxi eta Benta Peio dira parte hartzen duten establezimentuak.