Duela mende erdi bat Ameriketarat lanera joan ziren euskal artzainak, irailean Kaliforniara egin zuten bidaia. Beren senideak barne, denetara 81 lagun joan ziren. Los Angeles, Chino, Bakersfield, Fresno, San Frantzisko eta Chikagoko aspaldiko xokoak bisitatu zituzten.
Hoien artean hiru herritar izan ziren: Martin Jose Barrenetxe eta bere koñadua Pablo Olaizola, bere andrea Maria Luisa Zaldainenarekin.
Bidaia zoragarria bizi omen zuten, eta tokiak bisitatzeaz gain, hantxe duten familia eta ezagun euskaldun aunitzekin egun goxoak pasatzeko aukera izan zuten.