15 urte, 3.000 kilometro

Koro eta Margari 2013ko urriaren 4a

15 urteotan 3.000 kilometro egin dituzte Atxuriako mendizaleek. Margari eta Koro

Aurten betetzen dira 15 urte “Atxuria mendi taldea” harat-hunat, eta mendiz-mendi ibiltzen hasi zenetik.
 
Hasierako urteetan jende aunitz mugitzen zen ibilaldi hauetan, 20-30 lagun. Gero umeak zirela eta bertze gisako egoerak, jende kopurua ttikitu zen, eta gaur egun 15 lagun inguruko taldea bihurtu da, beti ere mendian ibiltzea gustatzen zaion guztiari edekia dago. 15 urte hauetan 3.000 kilome­tro oinez eginak ditu taldeak, eta hori ospatzeko ator bereziak egin dituzte “K-3000” leloarekin.Horretaz gain, argazki erakusketa bat egiteko intentzioa ere badaukate

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun