‘Zugarramurdiko Sorginak’ filma estreinatu dute Donostian

Koro eta Margari 2013ko urriaren 4a

Alfonbra gorriaren gainetik pasatu ziren zenbait herritar

Halako ikusmina sortu duen “Zugarramurdiko sorginak” filma ikusteko aukera izan dugu hondarrean.
 
Irailaren 22an estreinatu zen Donostiako Zinemaldian, eta herritar batzuk han egoteko aukera izan zuten, udal ordezkariak barne. Aldiz­karietan ikusten den bezala “glamour” haundiko zeremonia izan zen,  alfombra gorriaren gainetik pasatuz eta guzti…
 
Argi izan behar da filmak ez duela deus ikustekorik Zugarramurdin gertatu zenarekin, eta hori kontutan hartuta, filma bitxia, absurdoa eta dibertigarria da. Hori bai, abisatu behar da odola eta biolentzia dosi azkarki daukala, nahiz eta umore aldetik enfokatua izan. Filman ikusten diren “sorginek” ez dute deus ere ikustekorik gure herriko sorginekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun