Lapitxuri Zentru Komertzialean (Dantxarinea) Moda Desfilea ospatu zen irailaren 22an, igandean eta berriz ere, jende aunitz bildu zen ekitaldiaz gozatzeko. Jada bigarren edizioa dute eta aurten ere pozik gelditu dira antolatzaileak jendearen harrera onarekin.
Guztira 10 haur eta 8 modelo heldu egon ziren Lapitxurin dauden arropa marka ezberdinen Udazken-Neguko kolekzioak erakusten. Lehengo urtean bezala, aurten ere zozketa bat egin zen desfilearen ondoren ikusleen artean, non opari ugari banatu ziren.