Gehienok ezagutzen ez ditugun taldeak aritu ziren abuztuaren 28ko lezeko kontzertuan, baina erran behar da espektakulu ikusgarria izan zela, batez ere diotenez hain ona den “Crystal Fighter” taldearena.
Aipatutako talde famatuko kideek janzkera eta saltu/dantza/mugimentu bitxiak egiten zituzten, biziki ikusgarriak eta erakargarriak. Gainera, lezea gauez ikustea berez espektakulu bat da, eta horri gehitu behar zaio paretetan proiektatzen zituzten irudi erraldoiak. Gau goxoa izan zen, eta leze barnean ostatu ttiki bat ere emana zuten.
Neurri ttiki batean, baina lehen antolatzen ziren gaupasak gogorarazi zizkiguten.
ERREFETAKO ZIKIROA
Eta kontzertuaren ondotik, lezera itzuli ginen berriz irailaren 1ean, errefetako zikiroa baikenuen. Aurten aldaketa ttiki bat egin zen mahaiak jartzeko maneran, azpiko aldean hiru lerrotan eman baitziren. Aldaketa hunek giroa bixitu zuen, jendeak errextasuna baitzuen harat-hunat, mahai batetik bertzera ibiltzeko, eta horrek giro polita eman zuen.
Aurten soka-dantza ere ederra izan zen, luzea eta giro animatuarekin. Azken urteetan jendea mottel ibili da, baina aurten afera aldatu da, eta jendea gustura etorri zen trapuetatik lotuta lezetik plazaraino. Gainera Joxe Jabierek “ruta berri bat” edeki zuen, Kataleneko aldera eramanez soka-dantza.
BESTETAKO ZOZKETA
Bestetako zozketaren emaitza errefeta egunean eman zen jakitera. Hauek dire saritutako zenbakiak:
• 04984 (Donostiako “La Perla” talasoterapiarako 2 sarrera).
• 00590 (Bildots bat eta arno kaja bat).
• 01047 (Kutxa sorpresa bat).
Saria biltzeko epea urriaren 1a arte da.