Herritarrek nahiz bisitariek izan dute zer ikusia agorril honetan ere. Pilotaren Unibertsoa jaialdiak eman zien agorrileko ekitaldiei hasiera eta azken urteotan hutsik egiten ez duen ekitaldi honetan, pilota modalitate ezberdinak ezagutzera eman ziren.
Agorrilaren 10ean, berriz, Burdinaren Eguna egin zen. Aurtengoa seigarren edizioa izan zen eta gaiarekin lotutako egitarau zabala prestatu zuten. Bertzeak bertze, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztu zuten.
Hilaren 24an, azkenik, dantzak eta herri kirolak ikusi eta sagardoa eta inguruko ohiko jakiak dastatzeko bertze besta eguna antolatu zuten.