Izugarri ongi joan dira Andremari bestak. Eguraldi aldetik denbora xarmanta egin du: ez berorik ezta euririk ere, eta egun eguzkitsu eta gau izartuekin.
Gainera, galduak genituen bi ekitaldi berreskuratu ditugu aurten: alde batetik, ahate jokoa bi urtez egin gabe gelditua baitzen zaldunen faltan. Aurten sei zaldunekin (lau saratar eta bi zugarramurdiar) egin ahal izan zen. Bertze aldetik, joko besta hainbat urtez egin gabea zen (beharbada hamar-hamabi urte?), eta aurten lastozko piszina eder bat plaza erdian eman, eta haren inguruan eta gainean joko politak egin ziren.
Eta Valentziatik ekarritako sorpresa ere ikusgarri izan zen: Elizargietetatik botatako su-artifizialak egiazki sorpresa polita izan baitziren jendearentzat.
Bertzalde, ez da ahantzi behar bestetako hainbat ekitaldi egin ahal izateko zenbat jendek egin behar duen lan. Adibidez, bezperako piperrada prestatzen dutenak, edo zikirorako 220 makil moztu eta zuritzen aritzen direnak, edo haragia puskatu eta 220 makil horietan sartzen aritzen direnak, edo 100 kilo piper xehatzen aritzen direnak, edo 800 plater eta eltze erraldoiak garbitzen aritzen direnak… Biziki txalogarria eta eskertzekoa da jende honek egiten duen lana.
Eta orain refeta! Ongi pasa.