Baserri inguruko besta antolatu dute Urdazubin larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 23a

Bertzeak bertze, sagardoa dastatzeko aukera izanen da larunbatean Urdazubin.

Dantzak eta herri kirolak ikusi eta sagardoa eta inguruko ohiko jakiak dastatzeko aukera izanen da

Arratsaldean izanen dira ekitaldiak. 17:30ean euskal dantzak ikusteko aukera izanen da eta ondotik, Larretxea anaiek herri kirol erakustaldia eskainiko dute. 20:00etan sagardoa, txardinak eta tokiko ohiko produktuak dastatzeko aukera izanen da. Horrez gain, musika ere izanen da.

Aurten lehendabiziko aldiz baserri inguruko besta antolatu dute Urdazubin larunbat honetarako. Arratsalde osoko egitaraua prestatu dute: 17:30ean euskal dantza saioa ikusteko aukera izanen da. 19:00etan Larretxea anaiek herri kirol erakustaldia eskainiko dute. 20:00etan sagardoa, txardinak eta tokiko ohiko produktuak dastatzeko aukera izanen da.

Horrez gain, ez da animazio eta musikarik faltako eta monasterioa, errota eta leizeak bisitatzeko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun