Igandeko zikiroa baino lehen izanen da zer ospatu Zugarramurdiko bestetan

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 13a

Plazan dantzatzeko aukera izanen da aurten ere Zugarramurdiko bestetan. Utzitako argazkia

Abuztuaren 14an, asteazken goizeko 10etan botako da besta hasierako suziria

Lezeko zikiro jate jendetsua izaten da Zugarramurdiko besten ezaugarri nagusia. Aurten ere, 2.000 pertsona inguru espero dituzte igandean. Baina aitzinetik, hainbat ospakizun prestatu dituzte abuztuaren 14an, asteazken goizeko 10etan botako den suziriarekin eta ezkil joaldiarekin hasiko diren bestetarako.

Lezeko zikiro jate jendetsua izaten da Zugarramurdiko besten ezaugarri nagusia. Aurten ere, 2.000 pertsona inguru espero dituzte igandean. Baina aitzinetik, hainbat ospakizun prestatu dituzte abuztuaren 14an, asteazken goizeko 10etan botako den suziriarekin eta ezkil joaldiarekin hasiko diren bestetarako.

 

Abuztuak 14, asteazkena

10:00etan Besta hasierako suziria eta ezkil joaldia. Ondotik eskea harrian barna Carles eta Xabi musikariekin. Ondotik bazkaria Herriko Etxean eskean ibili direnentzat. 16:00etan Haurren jokoak frontoian. 22:00etan Piperrada eta Sarako kantarien emanaldia plazan. Arratsalde-gauez dantzaldia Trakets taldearekin.

 

Abuztuak 15, ortzeguna

Ama Birjin Eguna

12:30ean Meza nagusia. Ondotik dantzarien emanaldia plazan. Aperitifa Herriko Etxeak eskainita. 17:30ean Pala txapelketaren semifinala eta finala. Ondotik dantzarien emanaldia plazan. Arratsalde-gauez dantzaldia Tximeleta taldearekin.

 

Abuztuak 16, ortzirala

12:00etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna: basurdeak, oilarrak, pottokak… 16:00etan Ahate jokoa. 17:00etan Herri kirolak. Ondotik bertso-poteoa herriko osta­tuetan barna bertsolariekin eta Sarako Xaranga musika taldearekin. 22:00etan Mozorro afaria Azketan. Arratsalde-gauez dantzaldia Joselu anaiak taldearekin.

 

Abuztuak 17, larunbata

10:00etan Plater tiroketa Alkurruntzen. 11:30ean Giganteak Carles eta herriko musikariek lagunduta. 12:00etan Meza adinekoendako. Ondotik bazkaria Azketan. 14:00etan Zikiroko piperrak eta tipula prestatzen hasiko gara Akelarrenean. Arratsalde-gauez dantzaldia Gaubelarekin.

 

Abuztuak 18, igandea

08:00etan Zikiroa prestatzen hasiko gara lezean. 12:00etan Aperitifa herriko ostatuetan barna Urruñako Erburu txaranga, Los Incansables Txaranga eta Baigorriko gaiteroekin. 14:30ean Zikiro jatea lezean. 16:00etan Haur jokoak. 19:00etan Larraindantza eta muxikoak plazan gaiteroek eta txarangak eskainita. Arratsalde-gauez Gaubela taldearekin dantzaldia. Ondotik ”gaixoa ni”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun