Burdinaren Egunaren seigarren edizioa eginen da agorrilaren 10ean Urdazubin

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 9a

Burdin mineralaz zamatutako idiak eguerdi aldera ailegatuko dira Urdazubiko plazara. Utzitako argazkia

Burdin minerala idiek nola ekartzen zuten eta monastegian urrezko txanponengatik nola trukatzen zuten ikusteko modua izanen da

Burdinaren Egunaren seigarren edizioa agorrilaren 10ean, larunbatean ospatuko da Urdazubin. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñik eta Santiago Villares Urdazubiko alkateek aurkezpenean adierazi zutenez, «sendotzen ari den besta da Burdinaren Eguna, bisitari aunitz erakartzen dituena».

Burdinaren Egunaren seigarren edizioa agorrilaren 10ean, larunbatean ospatuko da Urdazubin. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñik eta Santiago Villares Urdazubiko alkateek aurkezpenean adierazi zutenez, «sendotzen ari den besta da Burdinaren Eguna, bisitari aunitz erakartzen dituena».

Burdinaren Eguneko egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, artisautza azoka irekiko baita. 35 eskulangileren lanak espero dituzte plazan. Brun anaien eskutik, burdin langileen erakustaldia eginen da eta haurrendako puzgarriak eta ureko jokoak ere paratuko dituzte. 12:00etan burdin mineralez zamatuta datozen idiak helduko dira monastegi ingurura. Ordu erdi lehenago, Axularretik abiatuko dira. 12:15ean burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia eginen da, hain zuzen Urdazubiko monastegiko abadeak Plentziako benakeroei egiten ziena. Ondotik Iruñeko Orfeoiko ahots lodien abesbatzak kantatuko du plazan. 13:00etan, berriz, “Premostratenseak euskal lurraldean” ikusentzunekoa eta solasaldia eskainiko du Michel Duvert-ek elizan. 14:30ean zikiro jatea izanen da, Iruñeko Orfeoiko ahots lodien abesbatzak alaitua. Bazkal ondoan DJ batek musika paratuko du.

Horretaz gain, egun osoan animazioa, musika eta monastegia, errota eta lezeak bisitatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun