Nafarroako kenpo txapeldun izan da hiru modalitatetan

Margari eta Koro 2013ko ekainaren 28a

Beran jokatu dira Nafarroako Kenpo federatuko txapelketak eta 18 urtetik goitikoen kategorian Ana Mitxelenak garaipena lortu du hiru modalitatetan: kata, kata kobudo eta bo­rroka puntuan urrez­ko domina eskuratu zuen eta hirugarren izan zen borroka jarraian. 14 urterekin hasi zen kenpoa praktikatzen Beran eta geroztik, sei urteotan lehen ere irabaziak ditu Nafarroa eta Espainiako txapelketak. «Ez dut bertze kirolik praktikatzen, ez bada frontenisean ari­tzea lagunekin eta lehengusuekin». Beran entrenatzeaz gain, orai berak kenpo klaseak ematen dizkie Urdazubiko haurrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun