Itxuraberritutako eliza dotore agertu da Euskal Telebistako emankizunetan

Margari eta Koro 2013ko ekainaren 28a

Ekainaren 15ean grabatu zen meza. Margari eta Koro

Bi herrietako kantariek bere kantu politenak eskaini zituzten

Hainbat hilabetetan berritze lanetan aritu ondotik, udaberritik hunat izigarri itxura ederra hartu du elizak.
 
Eta sari bat balitz bezala, hiru astez ETBk mezak grabatu ditu eliza huntan: ekainaren 8, 15 eta 22ko larunbatetan grabaketak egin, eta biharamuneko igandeetan eman ditu. Meza ederrak izan dira, lehenbizikoan haurrek izan zuten parte hartze ga­rrantzitsua, eta bertzeetan bi herrietako kantariek bere kantu politenak eskaini zituzten.  
 
Eliza hau aspaldikoa da, uste baita duela 1.100 urte dagoeneko egina zegoela. Baina eliza izateaz gain, fraileen bizileku ere izan da, urte aunitzetan gainera Nafa­rroako monasterioen artean garrantzitsuenetakoa. Bere historia luzean garai bel­tzak ere bizi izan zituen: Nafa­rroako konkistaren ondorioz 1526. urtean e­rre zuten. Gero 1793. urtean fran­tses soldaduak sartu eta berriz ere erre zuten (9.000 liburu omen zituen orduan, eta denak erre ziren). Azkenik 1839 urtean gobernuak saldu zituen monasterioko ondasun guztiak, eliza izan ezik. Geroztik he­rriko eliza bihurtu zen.
 
AZKEN BERRIKUNTZAK
Eliza barreneko azken berrikuntzak gan den urteko uztailean hasi ziren eta urriaz geroztik itxia egon zen.  240.000 euroko aurrekontuarekin, koadroak eta irudiak zaharberritu ziren, baita elizaren erre­taulak ere, bi gehituz. Zorua berritu, berogailu sistema aldatu, aldare berria egin eta ganga eta hormak margotu ziren hasieratik zutabeak zuten motibo geometrikoak berreskuratuz. Aurten, apirilaren 20an egin zuten berrikuntzen inaugurazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun