Fernando Etxegarai nagusitu da Urdazubiko Kontrabandisten lasterketan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Partehartzaileak eta gizonezko nahiz emakumezkoen podiumak. Utzitako argazkiak

Urdazubiko Kontrabandisten lasterketan, maiatzaren 11n, guzira 84 korrikalari atera ziren. Fernando Etxegarai beratarra erraz nagusitu zen, ordubete, 8 minutu eta 50 segunduko denborarekin. Biga­rren postuan bertze beratar bat sartu zen, An­geltxo Aranibar, 4 minutu eta 21 segundora (1:13:12) eta hirugarren postua François Champagnerentzat izan zen (1:14:01).
 
Emakumeen artean, lehen postua Nerea Amilibiak eskuratu zuen (1:24:24); Maider Calleja izan zen bigarren (1:25:18) eta Idoia Maritxalar lesakarra hirugarren (1:30:38).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun