Tailandiako telebista bixitan

Margari eta Koro 2013ko maiatzaren 31

Tailandiako telebistako kameralariak eta kazetariak, Sorginen Museoan. Margari eta Koro

Gure herriaren izenak Asia aldera salto eginen du laister: maiatzaren 9 eta 10ean Tailandiako telebista publikoko kazetari batzuk egon ziren gure artean, grabaketa bat egiten. Uztailan Tailandiarrek bere telebistetan gure herriaren berri izanen dute.

Inkisizioari buruzko programa bat presta­tzen ari dira, eta Sevi­lla eta Kordoban egon ondotik Zugarramurdira etorri ziren. Gero Barzelona eta Toledon segitzeko intentzionea zuten. Museoan idatzita utzi zuten dedikatorian «aunitz ikasi zutela»  zioten, eta «Sorginen Museoa, nahiz eta fisikoki txikia izan, haundia dela».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun