Xareta Egunaren bigarren edizioa herrian ospatuko da larunbatean

Margari eta Koro 2013ko maiatzaren 31

Pottoka urdin baten irudia duten lepoko-mokanes pullit batzuk ere prestatu dira

Ekainaren 1ean ospatuko den Xareta Eguneko xehetasun gehiago igorri dazkigute. Azketan eginen den bazkarirako (zikiroa) txartelak lau herrietako ostatuetan jarriak dira salgai (25 eurotan), bazkariaren ondotik kantu-liburuxka bat banatuko da, Joxe Angel akordiolariak lagundurik, kanta­tzen aritzeko.
 
Pottoka urdin baten irudia duten lepoko-mokanes pullit batzuk ere pres­tatu dira. Hauek ere ostatuetan salgai dire, 3 eurotan. 
 
Goizeko 8:30ean abiatuko den ibilaldia, Zugarramurditik Urdazubirainokoan trankila izanen dela ere erran dakute, baina Urdazubitik Zugarramurdirako itzulian, behar bada bidean sorginak eta halakoak agertzeko arrixkua omen da. Eguerdian Xaretako dantzari ttikiek emanaldia eskainiko dute plazan.
 
Gero jokatuko den pala partidan arituko direnak hauek dire: Alfredo-Pako, eta Manu-Txiua eta segidan, musikaz girotutako aperitifa izanen da plazan, zikiroa baino lehen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun