Ekainaren 1ean Zugarramurdin ospatuko den Xareta Eguneko egitaraua prest dago. Azketan eginen den bazkarirako (zikiroa) txartelak lau herrietako ostatuetan jarriak dira salgai (25 eurotan), bazkariaren ondotik kantu-liburuxka bat banatuko da, Joxe Angel akordiolariak lagundurik, kantatzen aritzeko.
Pottoka urdin baten irudia duten lepoko-mokanes pullit batzuk ere prestatu dira. Hauek ere ostatuetan salgai dira, 3 eurotan.
Goizeko 8:30ean abiatuko den ibilaldia, Zugarramurditik Urdazubirainokoan trankila izanen dela ere erran dakute, baina Urdazubitik Zugarramurdirako itzulian, behar bada bidean sorginak eta halakoak agertzeko arrixkua omen da. Eguerdian Xaretako dantzari ttikiek emanaldia eskainiko dute plazan.
Gero jokatuko den pala partidan arituko direnak hauek dire: Alfredo-Pako, eta Manu-Txiua eta segidan, musikaz girotutako aperitifa izanen da plazan, zikiroa baino lehen.