Basurdeak ia-ia herri barneraino sartu zaizkigu apiril hondarrean. Goiz aldera hiru basurde ikusi zituzten helipuerto inguruan. Biharamunean arrastoak begiratu, eta apantziaz Odiako zokotik ailegatu eta bidez bide etorriak zirela ikusi zuten. Martinea inguruan ibili ondotik, berriz bide beretik partitu omen ziren. Senperen etsitura batean basurdeak omen dituzte, eta susmoa da handik eskapo etorriak ote ziren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!