Jose Miguel Barandiaran ikertzaile ospetsuak Xareta deitu zion Sara, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdik osatzen duten eremuari.
Hori dela eta, gan den urteaz geroztik Xareta Eguna ospatzen da. Gan den urtean Urdazubin antolatu zen, eta aurten Zugarramurdin eginen da, ekainaren 1ean.
Hauek dire egunean izanen diren ekitaldiak: 8:30ean: ibilaldia Urdazubitik Zugarramurdira pottoka bidetik. 12:00etan: dantzari ttikiak plazan, eta aperitifa musikaz girotua. 12:30ean: pilota partida. 14:30ean: Bazkari herrikoia “Azketa”n. Bazkal ondotik: kantu eta dantzak Joxe Angel akordiolariarekin.