Pentekoste Eguna ospatuko dute maiatzaren 20an Dantxarinean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 16a

Txomin Iribarren, Pentekoste egunaren aurkezpenean. Utzitako argazkia

1.800 euroko erosketa txekea zozketatuko da

Dantxarinean maiatzaren 20an ospatuko den Pentekoste eguna dela eta programazioaren aurkezpena egin zen asteazkenean, Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteko Txomin Iribarren presidentearen eskutik. Egun osorako egitarau zabala prestatu dute.

Dantxarinean maiatzaren 20an ospatuko den Pentekoste eguna dela eta programazioaren aurkezpena egin zen asteazkenean, Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteko Txomin Iribarren presidentearen eskutik. Egun osorako egitarau zabala prestatu dute.

Munduko Bigarren Gerraren ondotik mugak itxiak egon ziren urtean zehar, Pentekoste egunean bakarrik irekitzen ziren, egun hau bestaz bihurtuz mugaren bi aldetako jendearentzat. Baina orain dela 30 urte ospatzeari utzi zioten. Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak besta hau berreskuratu zuen iaz eta aurten ere egitarau zabala prestatu dute astelehenerako. Goizeko 10:00etan puzgarriak, musika eta zezen mekanikoa izanen dira. 11:00etan sagardo txotxa eta txorixo pintxoa doan eskainiko dituzte. Ordu berean, Euskal dantzak izanen dira. 11:30ean Herri Kirolak izanen dira Larretxea anaiekin. Eta 14:00etan egunaren bukaera.

Eguneann berean 1.800 euroko txekea emango zaio Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jarri duen promozioko irabazleari. Irabazleak bi hilabete edukiko ditu dirua bentetan gastazeko. Irabazlea benta guztietatik pasako da kabriolet batean txeke guztiak jaso ditzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun