Asteazken arratsean hasiko dira Urdazubiko Salbatore bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 8a

Kontrabandisten lasterketa eginen da larunbatean. Utzitako argazkia

Larunbatean kontrabandisten lasterketa eginen da

Maiatzaren 8an, asteazken arratseko 8:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira Urdazubin Salbatore bestak. Txupinazoaren ondotik, 21:30ean Plazan afaria izanen da Modesto akordeolariarekin.

Maiatzaren 8an, asteazken arratseko 8:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira Urdazubin Salbatore bestak. Txupinazoaren ondotik, 21:30ean Plazan afaria izanen da Modesto akordeolariarekin.

 

Maiatzak 9 ortzegune

11:00 Meza. 12:00 APERITIFA Txistulari eta dantzariekin. 16:00 Haurren jokoak. 18:00 Txo­kolatada. 21:30 PAELLA jatea . Ondotik KIKI BORDATXOREKIN dantzaldia.

 

Maiatzak 10 ortzirala

12:00 Gorriti bere animaliekin. 14:00 Ugarana elkarteko bazkaria La Koxkan. 16:00 Haurren jokoak. 16:30 bertso-triki poteoa herriko karriketan barna Egaña eta Zubeldiarekin. 20:00 sagardotegi mugikorra. 23:00 Dantzaldia Luciano akordeolariarekin.

 

Maiatzak 11 larunbata

10:00 Kontrabandisten lasterketa. 14:30 zikiroa txarangak alaiturik eta ondotik kalejira. 16:00 Haurren jokoak. 21:00 Indar berritzeko zingar jatea eta giro onari eusteko Jauntxo el Txarro mariatxiekin dantzaldia. 00:00 Dantzaldia GABEZIN.

 

Maiatzak 12 igandea

16:00 Ginkana. 17:00 Kenpo-kai erakustaldia. 18:00 Nesken fronteniseko finala. 19:00 Mutikoen fronteniseko finala. 20:00 Boletoen zozketa: Zorte on!. 20:15 Pintxoak denentzat Luciano akordeolariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun