Monastegiko San Salvador elizan egindako berrikuntzen inaugurazioa egin zen apirilaren 20an. Iruñeko eta Tuterako Artzapezpiku den Francisco Pérez eta herriko agintariak izan ziren ekitaldian.
Barreneko berrikuntzak joan den urteko uztailean hasi ziren eta urriaz geroztik eliza itxita egon da inaugurazio eguna arte.
Berrikuntzak ugari izan dira: koadroak eta irudiak zaharberritu dira, elizaren erretaulak ere, bi gehituz, zorua berritu da, berogailu sistema aldatu da, aldare berri bat eta bukatzeko ganga eta hormak margotu dira hasieratik zutabeak zuten motibo geometrikoak berreskuratuz.
Aurrekontua 240.000 eurokoa izan da, hemendik 100.000 euro Herriko Etxeak ordaindu du, 115.000 euro inguru herriko bizilagunek jarri dute eta gainerakoa parrokiak jarri du.
Orain egindako berrikuntzekin eta orain dela urte batzu kanpoko hormetan eta teilatuan egin ziren berrikuntzekin batera eliza guztiz zaharberritu dela erraten ahal da.