Sorginen Museoak eta Sarako Turismo bulegoak antolaturik, 30 lagun bildu ziren apirilaren 18an. Helburua Nafarroako ipar aldeko eta Pirineoaren bertze aldeko turismo erakunde eta bulegoen arteko topaketa bat egitea izan da. Egunean zehar elkar ezagutu ziren, informazio trukaketak egin zituzten, eta elkarlanean aritzeko aukerak bilatu.