Apirilaren 7an Idoia eta Irunek parte hartu zuten Azkaingo 9. Neska Korrikan. Halako gisako lasterketan parte hartzen zuten lehenbiziko aldia izan da eta arras kontent gelditu dira, 206 partehartzailetatik 160 eta 167garrenak gelditu baitira. Eta horretaz gain Idoiari ardigasna eta erreximenta pote bat tokatu zaizkio egindako zozketan.