Nikolaurenea jatetxea zabaldu dute Aste Saindu bezperan

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 18a, 16:18

Nikolaureneak eguneko menua eskaintzen du astetartean. Utzitako argazkia

60 lagunendako jateko tokia eskaintzen du plazan

Aste Saindu bezperan, martxoaren 27an edeki zuten Nikolaurenea jatetxea Urdazubiko plazan. Beraz, hemendik aitzinera, 60 lagunek otorduak egiteko aukera eskainiko duen bertze jatetxe bat izanen da herrian. 
 
Aste osoan irekia dago Nikolaurenea, asteazkenetan izan ezik. Astetartez, bazkaltzeko menua eskaintzen dute 13,5 euroan eta afal­tzeko aitzinetik eskatu behar da. Asteburuetan bazkariak eta afariak eskainiko dituzte, kartan edo 25 euroko menu berezian. Gainera, amoa­rrainarekin bertze menu berezi bat eskain­tzeko asmoa ere badutela aipatu digu Rosa Goie­txe arduradunak.
 
Barneko jangelaz gain, terraza dotorea ere badu, plazari begira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun