Monastegiko San Salvador elizan egindako berrikuntzen inaugurazioa eginen da apirilaren 20an, larunbat eguerdiko 12:00etan. Bertan Iruñeko eta Tuterako Artzapezpiku den Francisco Pérez monsinorea eta herriko autoritateak egonen dira.
Barreneko berrikuntzak joan den urteko uztailean hasi ziren eta urriaz geroztik eliza itxita egon da inaugurazio eguna arte.
Berrikuntzak ugari izan dira: koadroak eta irudiak zaharberritu dira, baita elizaren erretaulak ere, bi gehituz, zorua berritu da, berogailu sistema aldatu da, aldare berri bat eta bukatzeko ganga eta hormak margotu dira hasieratik zutabeak zuten motibo geometrikoak berreskuratuz.
Aurrekontua 240.000 eurokoa izan da, hemendik 100.000 euro Urdazubiko Herriko Etxeak ordaindu du, 115.000 euro inguru herriko bizilagunek jarri dute eta gainerakoa parrokiak jarri du.
Orain egindako berrikuntzekin eta orain dela urte batzu kanpoko hormetan eta teilatuan egin ziren berrikuntzekin batera eliza guztiz zaharberritu dela erraten ahal da.