Komunikabideen aldeko mus txapelketa hilaren 23an

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketa mar­txoaren 23an, larunbat gaueko 9:30ean jokatuko da Gauiñara elkartean. Irabazleek, Sunbillan jokatuko den final nagusirako txartelaz gain, bildotsa eramanen dute saritzat. Bigarren saria boteil bana ardo izanen da. Apuntatzeko epea martxoaren 22a bitarte zabalik izanen da, Montxo, Anastaxi eta Ansalas ostatuetan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun