Laugarren urtez, Euskal Herriko Lezeen Eguna ospatu zen martxoaren 3an, Luberri elkarteko zortzi lezeetan. Nafarroako Zugarramurdi, Ikaburu (Urdazubi) eta Mendukilo (Astitz); Lapurdiko Sara, Gipuzkoako Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa), eta Bizkaiko Pozalagua eta Kobenkoba (Karrantza) lezeetan. Eguraldi zoragarriak eta prezio bereziek lagundurik 440 lagun sartu ziren gure herriko lezeetan. Egun horretan, lezeko txartelak erdi prezioan egon ziren eta sartu zirenek, Zestoako landetxe batean asteburu bat pasatzeko zozketa batean parte hartu zuten. Gainera egun berezi horretarako ekitaldi berezi bat antolatu zen: sorgin batek lagundurik herritik barnako bixita bat. Honetan ehun pertsona inguruk parte hartu zuten, eguerdikoan euskaraz eta arratsaldekoan gazteleraz.